mapa handitu
Aezkoan eta Orotz Betelun ondare kultural eta natural oparoa dago, eta, askotan, ez da oso ezaguna. Iratiko basoa tokirik ezagunena da baso zarratuz osaturiko hedadura handi batean. Baso horiek, hain zuzen, animalia espezie ugariren habitata dira. Denboran errotutako lur horren nortasun ezaugarrien artean, Orbaizetako Arma Ola, garaiak, trikuharriak, ermitak, hilarriak... daude, besteak beste.