| |
|
-Kutxetagileak (koilaragileak):
asko ziren, eta bizitzeko doi ateratzen zuten.
Biotzarikoak ezagunak ziren eta Arbaiungo
Arroilako kobazuloetara joaten ziren ezpelkia
lantzera; halaber, Erroibarkoak eta Aezkoakoak
ere ezagunak ziren, eta ugari.
-Eltzegileak: Irunberrikoak
oso ezagunak ziren eskualde osoan.
-Errementariak: asko ziren,
eta albaitari lanak egin ohi zituzten.
-Ehuleak, jostunak eta zapatariak:
etxean egindako jantziekin lehiatzen ziren,
baina batzuek gaitasun azterketa zorrotzak
gainditu behar zituzten, hala nola Erronkariko
jostunek, Erronkariko janzkia egin behar baitzuten.
-Gutxi ezagutzen diren lanbideak, baina asko
estimatzen zirenak: Txokolategileak: Pedro
Mayo Otsagabiakoa, edo Subiza Errokoa.
-Almadiazainak, Erronkariko
eta Zaraitzuko espartingileak,
Hiriberri Aezkoako katedragileak
(katedrak zurezko aulki batzuk dira), Biotzariko
zoketagileak (zoketa zurezko
kaxa txiki bat da, segen zorroztarriak gordetzeko)
-harria eta zura lantzen duten eskultoreak,
hala nola Jose Rota ospetsua, Garraldakoa. |
| Egun lanbide horiek
desagertu egin dira, baina sormena lantzeko
beste era batzuk sortu dira, artisau xumeen
bidez (eskultoreak, pintoreak...) |