Jauregien eta gazteluen arteko muga ez da oso argia, eremu landatarrean, batik bat. Gazteluak babesteko helburuarekin eraiki ziren hasieran, eta gero jauregi bihurtu ziren, nolabaiteko edertasuna edo luxua eman zitzaienean, jaunaren edo erregearen atseginerako.
Noblezia eta boterea erakusten zuten, eta Nafarroako Pirinioetan adibide eder ugari dago.
Gazteluak eta jauregiak

Liberri: Liberriko jauregi gotortua Aos herriaren ingurumarietan dago. XIV. edo XV. mendean eraiki zuten, eta XVI.enean eraberritu egin zuten. Ongi kontserbatu da. 1960. urtean zaharberritu egin zuten.
Jauregiak harlanduzko dorre zaharra du oraindik (zati batean, zaharberritua). Basamentu sendo baten gainean, hormak ezponda erakoak dira. Haren egitura Aiantzeko jauregi eta dorreak (handik hurbil) duen egituraren antzekoa da; biak, hain zuzen, Nafarroako gotiko berantiarreko jauregien adibide onak dira.

Aiantz: Oinetxe jauregia, tamaina handikoa, babesturik dago, haren ondare balioagatik. Izen bereko leinuari dagokio. Longida ibarrean dago, eta lau angeluko jaun dorreagatik nabarmentzen da. Erdi Aroan, Nafarroan zabalduen zegoen eraikuntza militarraren erakusgarri da dorre hori: dorre bakartua, eta dorre hori, gainera, nobleen eraikuntza nagusia da. Goialdean matakanak dituzten harlanduzko hormak ditu. Ateak gorago egin zituzten, indarrez irekitzea erraza izan ez zedin.

Inbuluzketako jauretxea: Erdiko gorputza luzea da, eta alboko bi dorreren artean dago. Hori tipikoa zen Erdi Aroan, baina, hargintzagatik, askoz geroagokoa dela igartzen da.





Uritzeko dorrea: Bi dorrek osatzen dute multzoa: garaiena XIII. mendekoa da, eta behekoa, XV.ekoa. Biek oinplano karratua dute.

Beste eraikin batzuk ere nabarmentzen dira Espartzan, Auritzen eta Ardatzen, besteak beste.

atxatxuri digital