Ezinezkoa
da Pirinioetako ermita guztiak aipatzea
hemen. Hona hemen nabarmentzen direnak:
Orreaga; Muskilda, Otsagabian; Zuberoa,
Garden; Ugarrako Done Eztebe; Hirutasuna,
Irunberrin; Basagaitz, Esteribarren;
Santa Kiteria, Biotzarin; Elurretako
Andre Maria, Iratin; San Kiriko, Nabaskozen;
Done Mikel, Mezkiritzen; San Joakin,
Ariben; Santa Magdalena, Luzaiden... |
| 
Denek dituzte ezaugarri bereziak.
Nafarroako erromaniko landatarraren
erakusgarri onenen artean ditugu Artziko
Santa Maria eta Nabaskozeko Landako
Santa Maria. Halaber, Urraulgoitin,
ederra da Fede Santuaren multzoa.
Klaustroa eta garaia zaharberrituta
daude. Usun ingurune paregabean dago,
eta Nafarroako lehen monasterioetakoa
da; IX. menderako dokumentaturik zegoen.
Bidankozen, Done Sebastianen ermita
txiki eta xarmagarria dago, erromanikokoa.
Herrian bertan, ia elizen heinekoak
diren ermitak: Done Salbatore, Urzainkin;
Santa Magdalena, Ezkarozen; eta Gazteluko
Andre Maria, Erronkarin. Badira historiak
utzitako hondakinak, hala nola, Burgiko
gaztelua, Erdi Aroan izan zuen gaztelu
handiaren azken oroigarria.
Horiek adibide batzuk baino ez dira.
Askoz gehiago gelditu dira esateko,
baina guztiak dira erakargarriak,
artea, historia eta gure paisaien
ikuspegi ederrak eskaintzen dituztelako,
Izagako Done Mikelen, kasu.
|