| Aezkoako
armarrian basurdea ageri da. Giza talde
batek animalia batekin bat egiten duenean,
horrek ematen dizkion dohain totemikoak
asko dira. Aezkoakoak, horren arabera, gogorrak,
ausartak eta estratega zuhurrak izango ziren,
eremua menderatuko zuten, eta beren umeak
babestuko zituzten; halaber, ikaragarriak
izango ziren zauritzen bazituzten.

Erronkariko armarrian zubia
eta burua (mairu batena, esaten dutenez)
ageri dira. Erronkarikoek Olasteko borrokan
(Burgitik hurbil) 785ean izan zuten ausardia
eta kemena islatzen dute.

Zaraitzuko armarrian azeria
ageri da. Felipe II.ak Zaraitzuko kapareei
egin zien emaitza izan zen. Erronkarikoen
arabera, azeriak irudikatzen du Zaraitzukoek
izan zuten jarrera iheskorra sarrazenoek
Pirinioak hartu zituztenean.

Nabaskozeko almiradioa: Armarri
laurdendua da: Lehen laurdena gorria da,
Nafarroako kateekin. Bigarrena eta hirugarrena
urdinak dira, urrezko bi lis lorerekin.
Laugarrena zilarkara da, Santiagoren gurutze
urdin batekin.
Almiradioko hiriburua denez, Nabaskozek
beste armarri bat ere erabiltzen du gerra
banderan. Hiru dorreko gaztelua da, eta
zatituta dago: urre kolorea, batetik, eta
hiru banda gorri, bestetik.
|