Penintsulako iparraldeko arma ola garrantzitsuenetarikoa izan zen, Orbaitzetakoarekin (Aezkoa) batera. Nabarmendu egin zen karlisten eta liberalen arteko gerretan.
Haren eginkizuna Ilustrazioaren bultzadaren ondorioa da, XVIII. mendean Karlos III.ak artilleriari eman nahi izan zion bultzadarena, hain zuzen.





Eugiko arma ola burdinolak aspalditik zeuden leku batean jarri zuten. Garaiko txosten batean hauek dira arma ola leku horretan jartzeko ematen diren arrazoiak: «mearen oparotasuna, ur ugaria eta hangoen izaera langilea zein gorpuzkera sendoa». Egun, haren hondakinak sasien artean erdi ezkutaturik daude.
atxatxuri digital