Ezinezkoa da Historia lerro batzuetan laburbiltzea; askotariko lur-eremua, sakabanatua, tradizionalki kanpokoarekin inkomunikatua, baina baita barnekaldean ere, non Bailara bakoitzak ( herriak ere) bizi eta jasan du bere Historia independientea.

Bailarako Batzarre Nagusia” da egoera honen adibide garbia, udalak sortu aurretiko entea da, Erdi Arotik pisu handia duena eta ordenantza propioak ditu. Aezkoa, Zaraitzu eta Erronkarin existitzen dira, Nafarroako Erregearen eskutik foru propioak lortu zituzten bailara hauetako herritarrek “kaparetasun kolektiboa” XII-XIV. mendeetan.

Aipagarria da ere Nabaskoitzeko “almiradioa”, Erdi Aroan galtzen da bere sorrera. Eta aipatzekoa ere, “Hiribildua” maila, Nafarroako Erregeak aintzina emandakoa, hala nola, Erronkari, Zaraitzu, Luzaide, Auritz, Irunberri, etab.

Zaila da Irunberri bezalako herri baten historia, klima kaltegarri, ongi kokatua, komertziala, komunikazio lotunea, herri ezberdinen kokalekua (aurrehistorikoak, erromatarrak, arabiarrak) eta iparraldeko herri helezinaren historia konparatzea. Edota Burdeos-Astorga erromatar kaltzada igaro zeneko lehen herriak eta beranduago Donejakue Bideak izan zuen eragina saltoki, kultura eta ideologia berriak ekarriaz Europatik; Donibane Garazi, Luzaide, Orreaga mitikoa, Erroibar, Esteribar…

Luzaiden (Pirinioen bestaldean), XIX. mendean, Baiona eta Iruñeako elizbarrutia borrokatzen zuten. Larrasoañak Gorteetan ordezkaritza izan zuen XIV. mendean.

Historiako pasarte garrantzitsuenetakoa Orreagako Guda izan zen: 778ko abuztuaren 15ean, Karlandiren gudarosteak, Zaragozatik zetorrenean, eta Iruñeako harresiak suntsitu eta gero, erasotua izan zen eta baskoien aurka galdu zuen Orreagako haitzartean. Gertaera honek frantziarrak unkitu zituen, izan ere Karlandiren lehenengo porrota zen, mende batzu beranduago "Chanson de Roland”en kontatuko zen istorioa. Gertakari horren ondorioz, Luzaide (euskera) hitzak, beste izen bat hartu zuen “Valle de Carlos”, Valcarlos.

Arroetako bailarak (Artzibar, Longuida, Urraul, Romanzado, Irunberri, Unziti, Izagaondoa) zereal soroekin, mahatsondoekin, jaurerri, jauregi eta gaztelu anitz izan zituzten Aragoiko muga gertu zegoelako. Gaur egun, Iruñeako industria dela eta jenderik gabe daude.

Historian zehar pertsonaia ospetsuen sorlekua izan da. Batzuk aipatze arren: Gayarre edo Erronkariko Oliveto Kondea; Esparzatarrak eta Artieda de Salazar; Aezkoako Domingo Elizondo eta Antonio Arostegui ;Irunberriko Joaquín Larregla edo Adoaingo Esteban.

Argazkiak (gohitik behera): dolmena, pirinioko herri bateko grabatua, liburuak, irugileak, Orreagako Gudan Karlandiren porrota eta Iratiko trena.

atxatxuri digital