|  Lau
megalito mota daude Nafarroako Pirinioetako
Turismo Partzuergoko lurraldeetan:
-Trikuharriak: hilobi
ganberak, harlauza handiekin eginak,
eta estalkidunak.
-Tumuluak: lurrarekin
eta harriekin eratutako tontorrak.
-Harrespilak: lurrean
bertikalki sartutako harriekin eratutako
multzoak, biribilak osatzen dituzte.
-Iruinarriak: harri
handi bakartuak, lurrean bertikalki
landatuta.
|
Harriak badira harriak
baino gehiago. Pilaturiko, jarritako
harriek, gizakion ekintza guztiek
bezalaxe, badute zentzua: transzendentzia
bilatzen dute. Badirudi hilobiak direla,
baina, batez ere, ateak dira, magiaz
beteriko lekuetara eramaten dituztenak;
nolabaiteko sakratutasuna antzematen
zaie. Harri horiek, hala ulertuta,
errespetua baino ez dute behar.
|