Denbora gelditzeko eta lasaitasunaz gozatzeko tokia da. Artzibar, Irunberri, Erromantzatua, Urraulgoiti eta Urraulbeiti, Longida, Untzitibar eta Itzagaondoa osatzen dute eskualde hau.
 
Arroilak
Arroilak dira ibaiek zulatzen dituzten zintzurrak, kareharrizko haitzetatik zehar joaten direnean. Higadurak horma pikoak landu ditu, ibaia, milioika urtean, behera sartzen zen bitartean. Horren emaitza izan dira Pirinio aurreko arroetan berezkoak diren formazio ikusgarri horiek...
Gazteluak eta jauregiak
Nobleziaren eta boterearen erakusgarri ziren, eta Pirinio aurreko arroetan gaztelu, jauregi eta dorre apartak daude. Eremu landatarrean, ez daude argi bereizirik jauregiak eta gazteluak...
Itzaga
Itzaga mendia Itzagaondoa ibarrean dago; ibarrak, hain zuzen, izena hartu dio. Egitura zabal bat da, eta gailurra, izen berekoa, 1.360 metrotan dago. Erpinetik, Done Mikelen ermitaren ondotik...
 
Arroilak
Arroilak dira ibaiek zulatzen dituzten zintzurrak, kareharrizko haitzetatik zehar joaten direnean. Higadurak horma pikoak landu ditu, ibaia, milioika urtean, behera sartzen zen bitartean. Horren emaitza izan dira Pirinio aurreko arroetan berezkoak diren formazio ikusgarri horiek.

Arroilen barrualdean, hainbat elementu konbinatzen da, eta giro bereziak sortzen dira: horma pikoak, erlaitzak, ezpondak, hartxingadiak, ibai ertzak.
Neguan dagoen babesak, udako itzalak, eta ibaiaren hezetasunak, besteak beste, askotariko landaretza berezia eta interes handikoa agertzea ekartzen dute: karraskal gurbizduna, astigarrak, otsalizarrak, pagoak, karraskak, gereziondoak, ezkiak, intxaurrondoak, zumarrak, lizarrak edo sahatsak. Multzo horrek, urtaroz urtaro, berebiziko edertasuna duen kolore sorta eskaintzen du.
Ezinezkoa da erlaitzetara eta hormetara iristea, eta horrek lore endemikoak iraunarazi ditu, milioika urtean arroiletan babestu baitira. Askotariko animalia basatiak daude. Harkaitzetan bizi diren harrapari handiak eta espezie habiagileak nabarmentzen dira: ugatzak, saiak, sai zuriak, arrano beltzak, belatz handiak, hontz handiak, txolomak, belatxingak edo sorbeltzak.
Oparotasun hori dela eta, arroilak eremu babestuak dira; beraz, bazter horiek ikustera goazenean, errespetu osoz jokatu behar dugu. Inguruko errepideak, Arbaiungo behatokia edo Irunberriko arroilan oinezkoentzat dagoen ibilbidea egokiak dira horretarako. Arroilen interpretaziorako gunea (Irunberrin) bisitatzea komeni da.

Pirinio aurreko arroetan hainbat arroila dago: Iñarbekoa, Gaztelukoa, Txintxurreneakoa, Arbaiungoa, Irunberrikoa, eta Ugarrongoa Guztiak legez babesturiko eremuak dira, naturaren eta paisaiaren aldetik duten interesagatik.
 
   
 
Gazteluak eta jauregiak
Nobleziaren eta boterearen erakusgarri ziren, eta Pirinio aurreko arroetan gaztelu, jauregi eta dorre apartak daude. Eremu landatarrean, ez daude argi bereizirik jauregiak eta gazteluak. Gazteluak babesteko helburuarekin eraiki ziren hasieran, eta gero jauregi bihurtu ziren, nolabaiteko edertasuna edo luxua eman zitzaienean, jaunaren edo erregearen atseginerako. Hona hemen nagusiak:

o Liberriko jauregi gotortua, Aosetik gertu. XIV. edo XV. mendean eraiki zuten, eta XVI.enean eraberritu egin zuten. Jauregiak harlanduzko dorre zaharra du oraindik.
o Aiantzeko jauregi eta dorrearen (Longida) egitura aurrekoaren egituraren antzekoa da. Biak, hain zuzen, Nafarroako gotiko berantiarreko jauregien adibide onak dira.

 
   
 
Itzaga
Itzaga mendia Itzagaondoa ibarrean dago; ibarrak, hain zuzen, izena hartu dio. Egitura zabal bat da, eta gailurra, izen berekoa, 1.360 metrotan dago. Erpinetik, Done Mikelen ermitaren ondotik, ibarren ikuspegi zabalak daude, eta, mendiaren behealdean, hainbat aukera: ibilaldiak, mendiko bizikleta, ondarea...
 
   
atxatxuri digital