mapa handitu
Arroa horiek Pirinioen eta Nafarroaren erdialdeko ibar lauen arteko paisaia eratzen dute. Modu ikusgarrian zabaltzen dira: mendiko ibaien arroila itzeletan. Lurralde malkartsua da, zabala eta askotarikoa, iparraldeko mendien eta hegoaldeko zereal soro eta mahastien artean. Gazteluak, jauregiak, dorreak eta ermitak sakabanaturik daude lurraldean zehar, artearen erakusgarri eder gisa.