 |
Luzaide |
 |
 |
Luzaideko
dantzariak Nafarroako Pirinioetako
bi isurialdeetan dira ezagunak:
bolantak
dira. Askotariko pertsonaiak,
jantzi dotoreak eta dantzen edertasuna
direla medio, Luzaideren ikono
bihurtu dira hango mugetatik kanpo.
Dantza ugari gorde da, eta zenbait
pertsonaia dira dantzariak: ziratepekoak,
gorriak, zapuriak,
makilariak, bolantak,
eta segizioko azkenak, atxo
ta tupinak, alegia.
- Bolant iantzak:
segizio dantza da, eta plaza hartzeko
erabiltzen da. Plazaraino joaten
dira ordenan, Martxa dantzatzen
ari direla. Plazara iristean,
Bolant iantza hasten da.
- Jauziak:
biribilean dantzatzen dira, erlojuaren
orratzen kontrako noranzkoan hasieran.
Oinak baino ez dira erabiltzen
dantzatzeko, eta erakustaldi gimnastikorik
gabe.
- Kalapita-iantzak:
plazara inoiz atera ez diren dantza
batzuen multzoa da (xarmantia,
kadera iantza, irri iantza, argi
iantza, eta baso iantza). Ongi
pasatzeko edo denbora pasa dantzatzen
zituzten.
- Makilarienak:
makila ardaztzat duen dantza.
Etengabeko eboluzioen eta biren
segida da; makilari bakoitzak
makila eskuan duela egiten ditu,
lepoaren inguruan, hanken azpitik....
|
|
|
|
 |
 |
Otsagabia |
 |
 |
Otsagabiako
dantzak belaunaldiz belaunaldi
gorde dira. Errituzko ziklo horretan
lau makil dantza iradokitzaile
eta adierazkor daude, bai eta
zapi dantza eta jota.
Zortzi dantzariek, Bobo
pertsonaia mozorroduna buru, urtero,
irailaren 8an, sinbolismoz beteriko
erritua gauzatzen dute Muskildako
Ama Birjinaren ermitaren aurrean.
Hauek dira dantzak: lau makil
dantza, Enperadorea,
Katxutxa, Dantza
eta Modorro izenak dituztenak;
zapiekin egiten den dantza bat,
Zapi dantza, eta Jota.
Horrez gain, Kalejira
dute, joan etorrietarako. Errituzko
dantza horiek antzina antzinatik
gorde dira, eta denboran zehar
iraun dute.
Zortzi dantzariek eta Bobok Muskildan
dantza egin zutela aipatzen duen
lehen dokumentua 1.695ekoa da.
Egun, Nafarroako folkloreko dantza
garrantzitsuenetakoa dela jotzen
da. |
Jaurrietako dantza
Jaurrietako dantza edo Axuri Beltza
berezko musikan oinarrituriko
birsorkuntzazko dantza da.
Hitzak gorde egin dira.
“Axuri beltza ona dun
bainan xuria berriz hobea, dantzan
ikasi nahi duen horrek nere oinetara
begira (...)”.
Emakume dantza
da, eta emakumeek berek kantatzen
dute biribilean dantzatzen diren
bitartean. Tokiko janzkia eramaten
dute: Zaraitzuko janzkia. |
|
|
|