Orreagako
Kolejiatako museoa Nafarroako
garrantzitsuenetako bat da. Bertan
dauden lan askoren aberastasun
artistikoak eta historikoak estatus
berezia ematen dio. XI. mendean
sortu zenetik, Orreaga oso leku
berezia izan da beti Nafarroako
errege-erreginentzat. Museoa kalonjeen
etxebizitzaren lehenengo solairuan
dago, eta bi mailako aretoan mota
anitzetako eskulturak, margoak,
urregintza, liburuak etabar ikus
daitezke.
- Eskulturan aipatzekoak
dira
sXIV. mendeko Ama Birjina umearekin,
eta sXVI.- XVII. mendeeetako Jasokundea,
Done Mikel, Sortzez Garbia eta
abar.
- Margoetan nabarmentzekoak
dira, besteak beste, XVII.
eta XVIII. mendeetako mihise
barrokoak.
- Hala ere atal nagusiena urregintza
da, arlo horretako harribitxiak
ikus daitezkelarik. XIII. eta
XX. mendeen arteko piezak dira.
Aipatzekoak: Codex Calixtinus
eta "Karlomagnoren Xakea".
|
Informazio gehiagorako . 948
79 04 80 eta atz@jet.es
Ikus ere Agenda. |