 |
 |
Julian
Gaiarre (1840-1890) |
 |
 |
Erronkariko
tenor ospetsua izan zen, eta
inoiz izan den hoberentzat jo dute.
Milango Scala delakoan lortu zuen arrakasta
La favorita operarekin. Obra horri esker,
munduko lehen tenorraren postua bereganatu
zuen. Halaber, arrakasta izan zuen Londresen,
Buenos Airesen, Austrian, Alemanian,
Madrilgo Teatro Realen, Sevillan, Bartzelonako
Liceun, Napolin, Parisko Operan, Bolognan,
Erroman, San Petersburgen,… |
|
|
|
 |
 |
Joaquín
Larregla (1865 1945) |
 |
 |
| Irunberriko piano jotzaile eta konpositore
entzutetsua izan zen. Arrietaren ikaslea
izan zen, eta Sarasaterekin lan egin
zuen zenbait aldiz. Madrileko musika
kontserbatorioko irakaslea izan zen.
Areto musika egin zuen (Tarantela, Rapsodia
asturiana). ¡Viva Navarra! jota
ezaguna ere osatu zuen. |
|
|
|
 |
 |
Domingo
Elizondo (1848-1918) |
 |
 |
| Aezkoakoa zen, eta industriaren aitzindarietako
bat Nafarroan. Ameriketara emigratu
zuen, eta burdindegia jarri zuen; sukurtsalak
izan zituen Parisen eta New Yorken.
1890ean itzuli zen, kapital zein esperientzia
handiak zituela, eta El Irati SA enpresa
sortu zuen, zura ustiatzeko, eta, aldi
beran, horretarako behar ziren energia
eta garraioak kontrolatzeko, bai eta
hondarrak birziklatzeko ere. |
|
|
|
 |
| Pirinioetako beste pertsonaia asko
ere nabarmendu dira: Diego Artieda,
Pablo Mandazen, Fernando Arretxe, Perpetua
Saragueta, Antonio Arostegi… |
|
|
|
|
|
 |
 |
|