 |
 |
Pagadia |
 |
 |
Nafarroako
Pirinioetako pagadiak hiru motatan
daude sailkatuta: |
- Pagadi azido atlantikoak:
lur pobre eta azidoetan kokatuta
daude, malda handietan. Ipar
mendebaldeko muturrean daude.
- Pagadi piriniar kaltzikolak:
kare lurretan edo flysch erako
lurretan hazten dira, eta
garaiera handienetara igotzen
dira. Iratin halakoak dira
gehien gehienak.
- Pagadi submediterraneoak:
eragin kontinental handiak
dituzte, eta erkameztiekin
batera egoten dira. Halako
baso nagusiak Zaraitzun eta
Erronkarin daude.
|
Pagadian, zuhaitz geruza jarraitua
eta sarria da, eta pagoa da nagusi;
gainera, zuhaixka espezie askori
ez dio hazten uzten. Sahatsek,
gorostiek, elorrio zuriek, ahabiek
edo ezpelek soilguneak aprobetxatzen
dituzte aurrera egiteko.
Pagadiak haritz basoekin edo pinu
basoekin elkar daitezke, eta,
gutxiagotan, mendiko zumarrekin,
haginekin edo
otsalizarrekin
nahas daitezke. Moztu delako edo
gehiegizko larratzeagatik, pagadia
desagertzen denean, haren tokian
txilardi / otadi
/ iratzedia hazten
da, eta hango ardiek aprobetxatu
egiten dute.
Pirinioetako pagadi nagusiak Iratikoa
eta Kintokoa dira. |
|
|
|
|
 |
 |
Pagadi-izeidia |
 |
 |
Pagoak
eta izeiak eskatzen dituzten baldintza
ekologikoak, teorian, oso ezberdinak
dira. Pagoari lainoak eta ongi
drainaturiko lurrak gustatzen
zaizkio; izeiari, aldiz, giro
argitsua eta lur hezea.
Hala eta guztiz ere, ezaugarri
komun batzuk dituztenez, batera
bizi izaten dira baso
mistoetan. Horrelako
basoak tipikoak dira Pirinioen
iparraldeko isurialdean. Hegoaldeko
isurialdean, Iratiko ekialdean
eta Larra-Belagoako alde
batzuetan daude. Mota horretako
basoan, izeiak 5 eta 10 metro
bitarte atera daitezke pagoen
adaburuen gainetik, 50 metro izan
arte. |
|
|
|
|
 |
 |
Hariztia |
 |
 |
Pirinioetan askotariko haritzak
daude, hala nola haritz atlantikoa,
haritz kandugabea, hosto zimelkorreko
haritzak zein hainbat hibrido.
Hariztiak tarteko maldetan eta
haranen behealdean egoten dira
batik bat. Erraz sortzen dituzte
hibridoak. Pagadiak baino baso
irekiagoak izaten dira,
eta zuhaixkak nahiko garatuta
egoten dira, hala nola elorri
zuriak, gorostiak eta iratzeak;
espezie askoko animaliak ere egoten
dira, eta ugari.
Beteluko hariztia (Olaldea-Garralda)
adibide bikaina da, mota horretako
basoen artean, interes handienetakoa
da Europan. |
|
|
|
 |
 |
Pinudia |
 |
 |
Baso
ederrak eratzen ditu, beste espezie
batzuekin, larreekin eta labore
lurrekin mosaikoak osatuta, mota
guztietako orientazio eta lurretan.
Mendi pinuek 1.500
metrotik gorako garaieretan egoten
dira, ahabiekin, sastrakadiekin
eta larreekin batera (Larra).
Pinu gorriaren pinudiak
Abodi mendiko
hegoaldean eta ekialdean daude,
eta hango ohianpean erkametzak,
ezpelak, astigarrak eta elorri
zuriak daude. |
|
|
|
|
|
|
 |
 |
|