Pagoa
(Fagus sylvatica):
Pagoa zuhaitz hostozabala da,
eta hostogalkorra. Pagoen eitea
ezberdina da batetik bestera,
hazten diren egoeraren arabera:
basoetan haziz gero, enbor luzea
izaten dute, eta ia adarrik
gabea, goi goiko aldea izan
ezik; zuhaitz bakarrak badira,
enbor nagusia oso motza eta
adar askokoa da, eta oso adaburu
zabala dute. Eskuarki, 25 eta
30 metro bitarteko garaiera
izaten dute, baina 40ra ere
irits daitezke. Garatzeko, argi
gutxi egotea behar dute. Poliki
hazten da, eta, 300 urtetik
aurrera, zahartzen hasten da.
Kalitate handiko zura dute.
Nafarroako Pirinioetan, penintsulako
hedadura zabaleneko pagadiak
daude.
Haritz
kandugabea (Quercus petraea):
zuhaitz lerdena da, eta hosto
galkorra du; enbor zuzenekoa,
30 eta 40 metro bitartera irits
daiteke. Haritz mota horretako
landare txikiek argi handia
behar dute hazteko. Poliki hazten
dira, eta hainbat mende bizi
daitezke. Kalitate bikaineko
zura dute. Baldintza ekologikoen
aldetik, asko eskatzen du, eta,
hortaz, eguteran dauden mendi
maldetan izaten ditu lurrik
onenak. Erraz sortzen ditu hibridoak
beste haritz espezie batzuekin.
Izei zuria (Abies alba):
hosto iraunkorreko koniferoa
da, pinuaren familiakoa; haren
azalak duen kolore zuriak eman
dio izena. Baso mistoetan hazi
ohi da, pagoekin batera. Itzaleko
landarea da, eta izei gazteak
pagadiko itzalpean haz daitezke,
45 metro izan arte. Mendiko
espeziea da, eta munduko banaketak
Iratiko basoan du mendebaldeko
muga.
Mendi pinua (Pinus
uncinata): ): kono
formako enborra du, eta haren
azala grisaxka da; 20 metroko
garaiera izan dezake, eta haren
hosto berde ilunak binaka hazten
dira. 300 urte ere bizi daiteke.
Goi mendiko berezko espeziea
da Europan. Pirinioetan, Larran
du mendebaldeko muga, eta, han,
sakabanatuta hazten da, harkaitzen
artean; paisaia berezienetakoa
eta zirraragarrienetakoa eratzen
du.
|