Arroilak dira ibaiek zulatzen dituzten zintzurrak, kareharrizko haitzetatik zehar joaten direnean. Higadurak horma pikoak landu ditu, ibaia, milioika urtean, behera sartzen zen bitartean. Horren emaitza izan dira Pirinio aurreko arroetan berezkoak diren formazio ikusgarri horiek.
Arroilak

Arroilen barrualdean, hainbat elementu konbinatzen da, eta giro bereziak sortzen dira: horma pikoak, erlaitzak, ezpondak, hartxingadiak, ibai ertzak.
Neguan dagoen babesak, udako itzalak, eta ibaiaren hezetasunak, besteak beste, askotariko landaretza berezia eta interes handikoa agertzea ekartzen dute: karraskal gurbizduna, astigarrak, otsalizarrak, pagoak, karraskak, gereziondoak, ezkiak, intxaurrondoak, zumarrak, lizarrak edo sahatsak. Multzo horrek, urtaroz urtaro, berebiziko edertasuna duen kolore sorta eskaintzen du.
Ezinezkoa da erlaitzetara eta hormetara iristea, eta horrek lore endemikoak iraunarazi ditu, milioika urtean arroiletan babestu baitira. Askotariko animalia basatiak daude. Harkaitzetan bizi diren harrapari handiak eta espezie habiagileak nabarmentzen dira: ugatzak, saiak, sai zuriak, arrano beltzak, belatz handiak, hontz handiak, txolomak, belatxingak edo sorbeltzak.
Oparotasun hori dela eta, arroilak eremu babestuak dira; beraz, bazter horiek ikustera goazenean, errespetu osoz jokatu behar dugu. Inguruko errepideak, Arbaiungo behatokia edo Irunberriko arroilan oinezkoentzat dagoen ibilbidea egokiak dira horretarako. Arroilen interpretaziorako gunea (Irunberrin) bisitatzea komeni da.

Pirinio aurreko arroetan hainbat arroila dago: Iñarbekoa, Gaztelukoa, Txintxurreneakoa, Arbaiungoa, Irunberrikoa, eta Ugarrongoa Guztiak legez babesturiko eremuak dira, naturaren eta paisaiaren aldetik duten interesagatik.

Irunberriko arroila
Irati ibaiak Leireko mendizerran zulatu duen arroila da. Pirinio aurreko arroetatik irteteko atea da. Horma pikoak 130 metro baino gehiagokoak dira han, eta babesleku aparta da landare zein animalientzat.
Irunberriko arroila berezia da, eta historian zehar, milaka urtean, berebiziko pasabidea izan da.
Lehendabizi, han bizi izan ziren hegaztiak eta piztiak igaro ziren, eta, gero, haiek harrapatzen zituzten ehiztariak. Geroago, artzainak ibili ziren abelbidetik zehar, eta, ondoren, erromatarrak etorri ziren. Jakatik Donejakuera zihoazen erromesak Donejakue bidetik ikusten zuten arroila.
Gero Irati trena iritsi zen. Penintsulako lehen tren elektrikoa izan zen, eta Iruñearen eta Zangozaren arteko bidea egiten zuen aurreko mendearen hasieran. Horretarako zulatu ziren arroilaren behealdean dauden tunelak. Egun, milaka bisitari joaten dira hara, leku paregabe horren edertasuna ikusteko.
Arbaiungo arroila
Zaraitzu ibaiak, Leireko mendizerra zeharkatzean, 6 kilometro luze den arroila egin du. Hango erlaitz eta amildegietan lore espezie arraroak daude. Animalien artean, ugatza nabarmentzen da, Nafarroan den putre arrearen kolonia handiena dago arroilako hormetan (290 bikote baino gehiago). Arroilak bat egiten du Leire mendizerrako eta Irunberriko baso eta harkaitzekin; ondorioz, naturgune hori balio berezia du.
Benasako arroila
Erreserba natural horrek aparteko landaretza du, eta sai arrearen habitata da. Zaraitzu ibaiak, 6 kilometroan zehar, 300 metro baino gehiagoko labarrak zizelkatu eta zulatu ditu. Isuko mendatean behatoki bat dago, naturaren mirari horretaz gozatzeko.
Ugarrongo arroila
Erreserba natural horrek aparteko landaretza du, eta sai arrearen habitata da. Zaraitzu ibaiak, 6 kilometroan zehar, 300 metro baino gehiagoko labarrak zizelkatu eta zulatu ditu. Isuko mendatean behatoki bat dago, naturaren mirari horretaz gozatzeko.
Aizpurgikoa eta Burgikoa dira beste arroila garrantzitsu batzuk.
atxatxuri digital