Nafarroako
ipar ekialdeko muturrean dago
Larrako ekosistema alpinoa,
eta eremu berezia da, bai geomorfologiaren
bai ekologiaren aldetik. Nafarroako
gailurrik garaienak daude han,
eta 120 kilometro koadroko azalera
du. Europako karst eremu handienetakoa
da, hango leizeen eta barrunbeen
sakoneragatik (1.340 metro sakon
San Martinen).
• Tokirik garaiena: Hiru
Erregeen mahaia (2442 m).
• Tokirik sakonena: Kontiendako
(240 m sakon) eta San Martingo
leizeak; azken horrek munduko
sakontasun errekorra izan zuen
hainbat urtetan: 1.340 m.
Kretazeoko kareharriek osatzen
dute mendigunea; tolesturak
eta failak ditu, eta urak eta
izotzak apurtu eta zizelkatu
dute. Ondorioz, paisaia bihurria
da, milioika urtean modelatua,
hainbat klima ziklotan zehar
(subtropikala, glaziarra...).
Prezipitazio ugariek —elurra
askotan— urtean 1.500
l/m2 gainditzen dute. Ura harri
pitzatuan sartzen da, eta lurpeko
zuloak egiten ditu, harria disolbatuz,
Santa Graziko ibarrera, iparraldean,
iritsi arte.
Azalean, landaretzari dagokionez,
basoa bakana da. Haizeak bihurritu
dituen mendi pinuak daude, eta
pagoak eta otsalizarrak. Soropil
motzak han hemenkako soilguneak
betetzen ditu. Kontrastea dago
iparraldeko isurialdean dauden
trokarte belartsuen eta gailur
gorrien (Pirinioetako gailur
errenkadaren jarraipen gisa
altxaturik) artean. Oso landare
eta animalia bereziek baino
ezin dute bizirik iraun hain
baldintza gogorrak dituen ingurunean.
Lore alpino arraroak, urtxintxak,
muxarrak, sarrioak eta hegazti
kopuru handi bat dira toki babesgabe
horretan bizi direnak.
|