Presidentea eta presidente ordea, talde teknikoa (bi teknikari kontratatuak), Administrazio Kontseilua (Presidentea, arlo publikoko bost pertsona, eta bost arlo pribatukoak) eta Asanblea Orokorra, entitate publiko eta pribatuen ordezkariez osatua, boto haztatuarekin.
Administrazio kontseilua : Presidenteak deituta elkartzen da, gai orokor eta zehatzak jorratuz, gutxienez hilabetean behin.
Ohiko Asanblea Orokorra: urtean behin elkartzen da eta bertan datorren urterako aurrekontuak onartzen dira eta aurreko urteko kontuak. Asanbleak botua duten ordezkari guztien artean Presidentea izendatzen du bi urtean behin.
Estatutuak: Patzuergoak Estatuto propioak ditu, antolaketa eta egitura estatuto horietan oinarritzen da, toki-administrazioaren Foru Legeak ordezka dezake, toki-erregimenaren Legeak eta toki-korporazioetara aplika daitezken xedapenak.
Finantzaketa: Patzuergoa batipat bazkideek jartzen duten diruarekin finantzatzen da, kuoten bidez; Nafarroako Gobernuaren diru laguntzak aurkezturiko proiektuengatik eta Europako diru laguntzak. Hein txikiago batean enpresa pribatuen laguntzarekin.
Egoitza: Pirinioko Patzuergo Turistikoak bere garaian zehaztugabeko aldi baterako egoitza dauka.
Aezkoako Bailarako etxean, Ariben dauka egoitza nagusia.
Harremanetarako:
Nafarroako Pirinioko Patzuergo Turistikoa
Aezkoako Bailarako Etxea

31671 Aribe (Nafarroa)
Tfno: 948 76 43 26 / 948 76 43 20
Fax. 948 76 43 20
E-posta: info@pirineonavarro.com
atxatxuri digital