Nafarroako Pirinioko Patzuergo turistikoa talde ekimena da, irabazi-asmorik gabeko elkartea, entitate publiko eta pribatuak elkartzen ditu, eskualdeko arlo turistikoaren garapen jasangarriaren alde lan egiteko prest.
"Nafarroko Pirinioko edozein herritako edozein herritarrarentzat, patzuergoak dituen helburu eta jatorriak zeintzu diren jakinda ohore bat da berau zuzentzea.
Gure herri isolatu eta bailarako mugen gainetik barreiatu den asoziazionismoaren lehen esperientzia da. Entitate publiko eta sektore pribatua uztartzen dituen lehena, helburu berarekin: Nafarroako Pirinioan, garapen turistiko jasangarriaren alde elkarlanean lan egitea. Urte askoan zehar, are gehiago gaur egun, indarrean dago landa garapen kontzeptua eta turismoa, eta gure eskualdetik urrun dauden beste landa eremu askorentzat adibidea da. Demografia gainbehera, gizarte dinamismo txikia, komunikazio arazoak (errepide eta telematikoak), babes politiko eskasa, etabarreko zailtasunen aurrean, lanean diardugun pertsona ororendako ilusioz beteriko proiektua da.
Patzuergo honetako presidentzian egondako batek zioen bezala, agian anfitrioi eta gonbidatu hitzek hobekien laburbiltzen dute bizi eta partekatu nahi dugun bilgune kultura hau. Bidaiatu, ezagutu, ikasi eta partekatzearen gozamena, gure lanarekin jarraitzera animatzen gaituena.
Ongi etorriak, bidaldi birtualean itxaroten zaituztegu baina batipat gure herri eta bailaretan."
Jose Angel Cambra Burgaleta
Nafarroako Patzuergo Turistikoaren Presidentea
 
Patzuergoa 1995ean sortu zen, arlo publikoa (udalak eta bailarako juntak) eta pribatua (turismo arloko elkarte profesionalak) elkartzeko asmoarekin; turismo ereduaren kontrol teknikoa eramateko erakundea; eskualdeko marka irudiaren sortzaile eta sustatzailea; eskualde mailan berme-emaile eta kalitate kontrolatzailea.
Patzuergoko lur eremua zabala eta baliabide anitzez osatua dago, Nafarroako iparekialdean kokatua dago. 2.000km2 baino gehiago, pirinioko bailaretatik pirinio aurreko arroetaraino. Datu batzu:
- 17 bailara eta/edo herri historikoak.
- 100 kokaleku baino gehiago
- 2.042 km2
- 2.421 m tontor altuena
- 94 km mugak
- 13.000 biztanleak
- 109.880 ardiak, 8.620 behiak, 1143 behorrak
- 62 % baso eremua, gehiena naturala
- 43.700 Ha pagadi
- 2.000 landare sailkatuak, 171 endemismo
- 268 ornodun espezie eta subespezie, 23 arraroak
- 16 babesturiko gune natural
- Abelbiden sare zabala, 369 km transhumante ibilbide
- 78 monumentu megalitikoak 19 gunetan banatuak
- Iberiar Penintsulako Donejakue Bideko lehen 65 kmak: Luzaide, Orreaga, Olloki-Esteribar.
- Nafarroako 22 garebetatik 21
- Larra-Belaguako Sistema karstikoa : San Martin sima: 1340 m sakonera. Europako bigarren zulo sakonena.
- Iratiko basoa: Europako baso hostogalkor handiena (17.000 Ha)
- Aurrepirinioko arroilak (Irunberri, Arbaiun, Ugarron, Benasa): refugio de Desagertzeko zorian dauden hegaztien gordelekua ugatza kasu.
- Eskualdeko xenden sare zabala: 750 km baino gehiago.
- 150 zebitzu asoziatu baino gehiago: Landa hotelak, landetxeak, kanpinak, ostatuak, tabernak eta jatetxeak, saltoki eta artisauak, kultur eta natur jarduerako enpresak.
- Eta xehetasun txiki askoz gehiago…
   
atxatxuri digital