 |
 |
 |
Larra-Belagoa |
 |
 |
Goi
mendiko paisaia arrokatsu, malkar eta ikusgarria
da. Bizirik irauteko borrokaren adibiderik
zirraragarriena da. Tximistek, elurrak eta
haize zakarrek habitat babesgabea eratzen
dute. Zuhaitzak bihurrituta daude... |
|
|
|
|
 |
 |
Erronkariko
gazta |
 |
 |
Gazta
bikaina da: zilindrikoa, azal onekoa eta trinkoa
da; ebakitzean, xerra apurkorra eta laburra
izaten da; gazta itxia da, baina poro txikiz
zipriztindua, eta haren kolorea larua da.
Zapore sendoa... |
|
|
|
|
 |
 |
 |
 |
Almadiak |
 |
 |
1950.
urtera arte, Pirinio osoko ibaietan behera,
gizon ausarta batzuk zura eramaten zuten uretan
zehar, mendi horietako basoetatik Zaragoza
edo Tortosa leku urrunetaraino... |
|
|
|
|
 |
 |
Gaiarre |
 |
 |
Erronkariko
tenor ospetsua izan zen, eta inoiz izan den
hoberentzat jo dute. Milango Scala delakoan
lortu zuen arrakasta La favorita
operarekin. Obra horri esker, munduko lehen
tenorraren postua bereganatu zuen... |
|
|
|
|
 |
 |
| |
 |
Larra-Belagoa |
 |
 |
|
Goi
mendiko paisaia arrokatsu, malkar eta ikusgarria
da. Bizirik irauteko borrokaren adibiderik
zirraragarriena da. Tximistek, elurrak eta
haize zakarrek habitat babesgabea eratzen
dute. Zuhaitzak bihurrituta daude, eta animaliak
horretara moldatu dira. Beherago Belagua ibarraren
edertasun paregabea egonik, Larrara joatea
ezinbestekoa da.
Nafarroako ipar ekialdeko muturrean dago Larrako
ekosistema alpinoa, eta eremu berezia da,
bai geomorfologiaren bai ekologiaren aldetik.
Nafarroako gailurrik garaienak daude han,
eta 120 kilometro koadroko azalera du. Europako
karst eremu handienetakoa da, hango leizeen
eta barrunbeen sakoneragatik (1.340 metro
sakon San Martinen).
Tokirik garaiena: Hiru Erregeen
mahaia (2442 m).
Tokirik sakonena: Kontiendako
(240 m sakon) eta San Martingo leizeak; azken
horrek munduko sakontasun errekorra izan zuen
hainbat urtetan: 1.340 m.
Kretazeoko kareharriek osatzen dute mendigunea;
tolesturak eta failak ditu, eta urak eta izotzak
apurtu eta zizelkatu dute. Ondorioz, paisaia
bihurria da, milioika urtean modelatua, hainbat
klima ziklotan zehar (subtropikala, glaziarra...).
Prezipitazio ugariek —elurra askotan—
urtean 1.500 l/m2 gainditzen dute. Ura harri
pitzatuan sartzen da, eta lurpeko zuloak egiten
ditu, harria disolbatuz, Santa Graziko ibarrera,
iparraldean, iritsi arte.
Azalean, landaretzari dagokionez, basoa bakana
da. Haizeak bihurritu dituen mendi pinuak
daude, eta pagoak eta otsalizarrak. Soropil
motzak han hemenkako soilguneak betetzen ditu.
Kontrastea dago iparraldeko isurialdean dauden
trokarte belartsuen eta gailur gorrien (Pirinioetako
gailur errenkadaren jarraipen gisa altxaturik)
artean. Oso landare eta animalia bereziek
baino ezin dute bizirik iraun hain baldintza
gogorrak dituen ingurunean. Lore alpino arraroak,
urtxintxak, muxarrak, sarrioak eta hegazti
kopuru handi bat dira toki babesgabe horretan
bizi direnak. |
|
|
|
|
| |
|
|
| |
 |
Erronkariko
gazta |
 |
 |
|
Erronkari
gaztari 1981ean eman zioten jatorri deitura,
eta ibarreko 7 herriei dagokie. Neurri horrekin
honako hauek lortu nahi dira:
- gazta egiteko era baten kalitatea bermatzea,
latxen eta rasa ardien esne osoarekin, eta
ontze luzearekin.
- industria sektorea garatzeko bideak aurkitzea,
artzaintzan oinarrituriko kultura eta gizarte
sarea babeste aldera.
|
| Gazta bikaina da: zilindrikoa,
azal onekoa eta trinkoa da; ebakitzean, xerra
apurkorra eta laburra izaten da; gazta itxia
da, baina poro txikiz zipriztindua, eta haren
kolorea larua da. Zapore sendoa du, bizia,
apur bat mina, ongi bereizten dena. |
|
|
|
|
| |
|
|
| |
 |
Almadiak |
 |
 |
|
| 1950.
urtera arte, Pirinio osoko ibaietan behera,
gizon ausarta batzuk zura eramaten zuten
uretan zehar, mendi horietako basoetatik
Zaragoza edo Tortosa leku urrunetaraino.
Almadiazainen lanean ekoizpen prozesu luzea
sartzen zen. Haiek botatzen zituzten zuhaitzak
eskuzko zerrekin eta aizkorekin; gero, adarrak
eta azala kentzen zizkieten, eta ibaiertzeraino
eramaten zituzten lorrean, mandoak erabiliz.
Hor, enborrak lotzeko tokietan, almadia
egiten zuten. Plataformak egiten zituzten
enborrak elkarri lotuta, eta almadia atal
bakoitzean hamar eta hamabost enbor bitarte
zegoen. Ibaiaren ibilguak mugatzen zuen
almadien zabalera: Erronkarin, lau metro
zabal ziren.
Gaur egun, maiatzaren bataren hurbileneko
igandean Almadiaren Eguna ospatzen da Burgin.
Almadien jeitsiera, Pirinioetako ohiko lanbide
izandakoaren omenaldi gisa. Hortaz gain
erakusketak, eskulangileak, dantzak, herri
bazkaria eta Nafarroako pertsonai ospetsu
zenbaiten partehartzea.
|
|
|
|
|
| |
|
|
| |
 |
Gaiarre |
 |
 |
|
Julian
Gaiarre (1840-1890) Erronkariko tenor ospetsua
izan zen, eta inoiz izan den hoberentzat jo
dute. Milango Scala delakoan lortu zuen arrakasta
La favorita operarekin.
Obra horri esker, munduko lehen tenorraren
postua bereganatu zuen. Halaber, arrakasta
izan zuen Londresen, Buenos Airesen, Austrian,
Alemanian, Madrilgo Teatro Realen, Sevillan,
Bartzelonako Liceun, Napolin, Parisko Operan,
Bolognan, Erroman, San Petersburgen,…
|
|
|
|
|
|
|
|
 |
|