 |
| Zaraitzu eta Nabaskozeko almiradioa
kontrastez beterik daude. Paisaia aldatu egiten da, hegoaldeko
arroiletatik iparraldeko basoetara; eragin mediterraneotik
Pirinio hutsera, Ori mendi mitikoa Iratiko oihan mugagabearen
gainetik gailentzen den aldera. Herrien edertasuna, eliza
zein ermitetan gorde den artea, dantzak, transhumantzia...
dira Zaraitzun eta Nabaskozen aurki daitezkeen aukera
batzuk, beste askoren artean. |
|
 |
|
|
 |
|