Orreaga
Pirinioetako pasabide naturala da antzina antzinatik, eta, halaber, oihartzun epikoak dituen leku enblematikoa. Tradizioaren arabera, baskoiek toki horretan garaitu zuten Karlomagnoren armada frankoa...
Donejakue Bidea
Batzuek Done Jakue apostoluaren hilobiaren aurkikuntza ezarri dute mendebaldeko kulturaren ekimen garrantzitsuenetako baten hasieratzat. Baina bideak aurretik ere egiten zen ibilbide bati zegokion, Finisterreko ibilbideari...
Kintoa eta Sorogain
Kintoa hamaika errekak zeharkatzen duten pagadi eder bat da...
Sorogain ingurune aparta da erlaxatzeko, ibilaldi lasaiak egiteko, edo igotzen erraza den mendiren bat igotzeko...
Eugiko urtegia
Eugiko urtegia Eugi herriko behealdean dago, eta naturgune zoragarria da. Arga ibairen goi ibarrean dago, Kintoko baso apartaren ondoan...
 
Orreaga
Pirinioetako pasabide naturala da antzina antzinatik, eta, halaber, oihartzun epikoak dituen leku enblematikoa. Tradizioaren arabera, baskoiek toki horretan garaitu zuten Karlomagnoren armada frankoa. Orreagan arkitektura multzo handia (arkitektura erlijiosoa eta laikoa, etxebizitzak) dago, ingurune eder batean.

Mendate gogor hori igaro eta gero erromesei laguntza emateko zentroa eta aterpea jarri zuten Orreagan. Hortik, erromesen pausoak berriz ere bideratzen ziren helmugarantz, hau da, artean urrun egon arren, erromesek beren bihotzean gertu sumatzen zuten apostoluaren hilobirantz. Bortuak igaro eta gero, Pirinioak atzean utzita, bidearen azken zatirako ataria da Orreaga ibiltariarentzat, helmugarako oraindik 700 kilometro geratzen zaizkion arren.

Erromesek Donejakue bideko bigarren puntu nagusitzat dute Orreaga, Santiagoko katedralaren atzetik, Orreagako arte multzoak berebiziko indar historikoa eta sinbolikoa baitu.
Orreagan, berriz, Karlomagnoren siloa delakoaren ondoan dagoen kapera gotiko txiki eta xumea da Done Jakueri gur egiten dion eraikuntza bakarra. Badu kaperak elementu berezi berezia, hain zuzen ere, Ibañetako antzinako kaperaren kanpaia, erromesen itxaropen kantua sortzen zuena Pirinioen iparreko aldea igotzen ari zirelarik. Argi dago, beraz, Santiagorako erromesaldia dela, mundu karolinjioarekin batera, Orreagako funtsezko oinarri.
 
   
 
Donejakue Bidea
Batzuek Done Jakue apostoluaren hilobiaren aurkikuntza ezarri dute mendebaldeko kulturaren ekimen garrantzitsuenetako baten hasieratzat. Baina bideak aurretik ere egiten zen ibilbide bati zegokion, Finisterreko ibilbideari; erromatarren bidea zen.

Hilobia aurkitzea berebiziko gertaera izan zen, eta Erdi Aroko mendebaldeko herriak txunditu eta hunkitu egin zituen. Ordudanik, Nafarroako Pirinioak nahitaezko pasabidea izan dira Europatik Galiziara apostolua gurtzera zihoazen erromesentzat.
Mendeetan zehar, hainbat lekutako eta hainbat gizarte mailatako gizakien joan etorria aberasgarria izan zen, oso, Nafarroako herrientzat, ekonomiaren aldetik ez ezik, kulturaren eta artearen aldetik ere bai.
Elizak, monasterioak, ermitak, eta ospitaleak egin ziren bidean zehar pixkanaka pixkanaka, eta haietako batzuek gaur egun ere badiraute. Eraikuntza haietako askotan atzerriko artistek parte hartu zuten.

Donejakue bideak kulturaren eta artearen aldetik duen erakargarritasunari edertasun handiko ingurune naturalak gehitzen zaizkio: pagoz, haritzez edo artez osaturiko baso sarriak, iralekuak, mendiak, ibaien sorburuak... naturaren zaleentzako paradisu baten osagaiak dira.
Donibane Garazitik hurbil, Donejakue bideak bi adarretatik jotzen du Pirinio aldera:
- Goiko bidetik (Napoleonena edo Bentarteko pasabidekoa ere baderitzo): Bentartea edo Lepoeder mendi lepoetatik. Bordeletik Astorgara zihoan erromatarren galtzadak egiten zuen bide bera egiten du. Galtzada horrek (oraindik ere zati batzuetan ikus daiteke) eremuko komunikabideen egitura baldintzatu zuen.
- Beheko bidetik (haitzarteko bidea ere esaten zaio): Ibañetaraino igotzen da haranean zehar.
 
   
 
Kintoa eta Sorogain
Kintoa hamaika errekak zeharkatzen duten pagadi eder bat da. Argak iparraldetik hegoalderantz zeharkatzen du, eta baso zabalean animalia espezie ugari dago. Han, Eugiko arma ola dago, eta, berez, leku zoragarria da.

Kintoa Erroibarkoa, Baztangoa, Esteribarkoa eta Aldudekoa da. Ugari dira oreinak, orkatzak, adarzabalak, basurdeak zein azeriak. Baso sarri horretan, hegaztiek osatzen dute faunaren aberastasuna. Aipatzekoak dira okil beltza, okil gibelnabarra, eta oilagorra, bai eta hegazti harrapari handiak (arranoa, zapelatz liztorjalea... eta hegazti sarraskijaleak (saia, ugatza...) ere.

Zalantzarik gabe, oreinen marrualdia da gertaerarik garrantzitsuena Kintoko basoetan, udazkeneko lehen egunetan. Une liluragarri horretan, orein arrek emea bilatzen dute, estaltzeko, eta, hala, espeziea iraunarazteko. Egun horietan oreinek izugarrizko estresa pairatzen dute. Hara hona ibiltzen dira gau osoan, jateaz arduratu gabe ia. Ilunabarrean hasten dira marruka, eta basoan zalaparta sortzen. Horrela, dei egiten diete emeei, eta lurraldea markatzen dute. Egunsentian, basoko soilgune zabaletara bildu, eta arrak liskartu egiten dira, emeak adi begira dituztela. Borrokatik garaile bakarra aterako da, eta horrexek estaliko ditu eme guztiak.
Orein ar garaitua, ahul eta umiliatua, alde egingo du inguru horretatik, eta behin suspertuta itzuliko da, postua bereganatzen saiatzeko.

Kintoa Erdi Arotik datorren izena da: XIII. mendean, Nafarroako erregeek bosten bat jasotzen zuten abeltzaintzarekin eta basogintzarekin lortzen zenetik.
Kintotik, Baztanera joan daiteke Artesiagako mendatetik, edo Aldudera joan daiteke, Urkiagako mendatetik.
Sorogain (Erroibar) ingurune aparta da erlaxatzeko, ibilaldi lasaiak egiteko, edo igotzen erraza den mendiren bat igotzeko. Leku eder horretan denbora gelditu egin dela dirudi, eta pagoek, aritzek eta mendiek alfonbra berde zabal bat inguratzen dute. Atzean, Adi mendi dotoreak paradisuaren betiereko zaindaria dirudi, eta baso sarriek, larreek eta ibaiek erraz ahazten ez den paisaia eratzen dute. Sorogainen Erroibarko eta Baigorriko aziendak egoten dira, partzuergoan. Marka dela eta, jai handia egiten da. Larreen eremu guztian zehar zenbait trikuharri daude, historiaurreko artzainek utzitako hondarrak. Sorogainen atsedenleku bat dago, oso ingurune ederrean. Badaude mahaiak, eserlekuak eta harrizko erretegiak.
 
   
 
Eugiko urtegia
Eugiko urtegia Eugi herriko behealdean dago, eta naturgune zoragarria da. Arga ibairen goi ibarrean dago, Kintoko baso apartaren ondoan. 1971. urtean inauguratu zuten, eta 21 hm3 ko edukiera du. Ingurunearen edertasunagatik zein pagadiaren hurbiltasunagatik, gomendagarria da hara joatea.
 
   
atxatxuri digital