| Nafarroako Pirinioetara iristeko bideak
errazak dira: Iruñea izaten da
lehen helmuga, komunikabideen gunea izaki. Handik, Partzuergoko
lurraldeetara irits daiteke: |
- hegoaldetik, 240 errepide nagusitik; Esatik, Erronkarira
eramango gaitu. Dena den, errepide hori Judasen Benta
delakoan (Irunberritik hurbil) uzten bada, Pirinioetako
ekialdeko beste ibar batera irits daiteke: Zaraitzura,
hain zuzen, Erromantzatua eta Nabaskozeko almiradioa
igarota.
- Iruñearen eta Urrotzen arteko N 150 errepidetik.
Errepide horrek bat egiten du NA 172 errepidearekin
Agoitzen. Horrek, iparralderantz, Artzibarrera darama.
Artzibar zeharkatzea da Aezkoara iristeko moduetako
bat.
Errepide horretatik Partzuergoko bi alde interesgarritara
iristen da, oso ezagunak ez badira ere. Toki horiek
Urraulgoiti (Irati ibarreko iparraldean) eta Urraulbeiti
(ibar bereko hegoaldean) dira.
- Iruñea eta Donibane Garazi lotzen dituen
NA 135 errepidetik. Bortuz bestalderako bidea ere
esaten zaio, eta, Esteribar eta Erroibar igarota,
Auritzera, Orreagara eta Luzaidera jarraitzen du.
Bide horretan, Aurizperritik hurbil dagoen bidegurutze
batean, Aezkoa aldera jo dezakegu.
|